miércoles, 8 de diciembre de 2010

BARATZA BERTIKALAK

  Aurreko sarreran aipatu den bezala Slow Food oinarritzat izango duten jatetxe katea sortzea dugu helburu. 
Jatetxe hauek hornitzeko, elikatze produktuen beharrean gaudelarik arrantza eta nekazaritza sektoreak aztertu ditugu. Nekazaritzari dagokionez, baratza berezi batzuk sortzea erabaki dugu. Bereziak izatearen arrazoia, bertikalean funtzionatzen dutelako da.




Hau dela eta, gure helburuetako bat lortzen gabiltza lurzoruan ahalik eta eragin gutxiena izatea dena. Honetaz gain baratza hauek erabiltzearen abantaila bat leku gutxi behar dutela da. Izan ere, 7-10 m2-rekin nahikoa da hauetako hortu bat izateko. Honeki batera iluminazio egokia eta ur iturri gertu bat izatea beharrezkoa da.
       Hain leku gutxi behar delarik, edozeinek hauetako hortu bat izatea ahalbidetzen du, horrela, ez zen beharrezkoa izango baserri bat lursail handi batekin izatea eta gaur egun dauden ekonmia arazoak neurri batean murriztuko ziren.
      Bertan bioeraikuntza eskola bat egongo delarik, pentsatu da eskola horretan baratz bertikal hauen eraikuntza sistema erakustea, egitura hau montatzeko lana ez baita oso espezializatua, ez da aparteko tresneria behar eta denbora gutxian ikasi daiteke.
      Honela, inguruko jendea, bertako baliabideak eta gure eskola-jatetxea harremanetan jartzea lortzen dugu.






 hortu hauei buruzko informazio gehiago webgune hauetan jaso daiteke: egitura, landatu daitzekeen produktuak, ureztapen sistema...




http://disenosemilla.blogspot.com/2010/06/huertas-urbanas.html




nekazaritza eta arrantza erlazionatu

 Beste edozerrekin hasi baino lehen, Urdaibai eremua bere osotasunean hartu eta herri ezberdinak aztertu ondoren eta herri bakoitzeko kultura eta tradizioak ikusi ondoren bi ekintza guztiz ezberdinak baina aldi berean elkarrekin lotu eta erlazionatu daitezkeenak hartu ditugu proiektu honen oinarritzat.
              Alde batetik nekazaritza eta bestetik arrantza, lehen sektore ekonomikoan daudenak aztertuko ditugu. Bi ekintza hauek sustartzearen arrazoia Muruetako kokapen estrategikoa izan da, bertako gunea nekazaritzaz zein arrantzaz ustiatu daitekeen eremua baita. Bertan, Bermeoko arrantza eta Gernikako nekazaritza lotuko lituzke proiektua bideratuko dugu, Gernikako eta Bermeo lotzen dituen bidearen erdian baitago Murueta.
         Bi hauek erlazionatzeko SLOW FOOD mugimenduaren bidez egitea pentsatu dugu:




SLOW FOOD Italian jaiotako mugimendu internazioanala da gustuaren aldeko filosofía berri bat sustatzen du plazerra eta ezagutza konbinatzen dituena. Kontinente guztietan aurkitzen den mugimendua da, tokian tokiko produktuak eta tradizioak sustatuz. Slow Food-en sinboloa marrazkiloa da, gelditasunaren seinale.

Elkartearen helburuak hurrengoak:

a) Janariarekin eta elikadurarekin lotuta dauden gaiei duintasuna eman

b) Elikatze produktuak eta toki batera lotutako produkzio modalitateak indibidualizatu eta , biodibertsitatea salbaguardatzeko asmoz, bere kategorizazioa sustatuz.

c) Hiritarren elikatze kultura goratu, bereziki gazteen belaunaldiak, plazerra eta gustuaren aldeko kontzientzia osoa lortzeko helburuarekin.

d) Bizi kalitate ezberdin baten praktika bultzatu, denbora eta erritmo naturalean errespetuan oinarrituak, kontsumitzaileen osasunean.

Ekintzak:

Slow Food elikaduraren inguruko jaialdiak antolatzen ditu hiri ezberdin eta herri ezberdinetan zehar.

Slow Food mugimendu hau oinarritzat hartuta, eta honetan oinarritutako jatetxe kate bat sortzea izango zen ideia, Muruetan egongo zen bat. Bazkariak afariak ospatu ez ezik, Slow Food inguruko jardunaldiak sortzea izango zen ideia, osasun egokia eta orekatua irakatsiz eta gazteentzako zuzendutako jardunaldiak sortuz.
Hona hemen SLOW FOOD jardunaldiaren inguruko kartel tipoa:






domingo, 21 de noviembre de 2010

LAZKANO: "de la ARQUITECTURA a la NATURALEZA"

bigarren proiektu honetan naturaren gaia oso garrantzitsua delarik eta aurrekoan klasean ere jorratu genuelarik, jakin berri izan dut Bilboko Arte Ederretako Museoan Jesus Mari Lazkanoren ezposaketa bat dagoela "de la arquitectura a la naturaleza" izenburuarekin.

Jesus Mari Lazkano Bergaran jaioa da 1960.urtean eta Bilboko Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. Bere karrera artistikoa 80ko hamarkadan hasi zen eta bere margolanak artistaren arkitektura eta paisaiaren arteko baloreak isladatzen ditu. Era berean, errealitatea eta irudikapenaren arteko joku kontzeptual bat propasatzen du.

ezposaketak margolariaren ibilbidearen berrikuspen bat planteatzen du marrazki eta artikulu batzuen bitartez. Lan hauek arkitektura eta hirian duen interesa azaltzen dute _ Erroma imperialeko errepresenatzioak, New York-eko sky-line-a eta Mies Van Der Rohe eta Frank Lloyd Wright-en eraikinak_  baita paiasaiak indar gehiago hartzen duenean, honek berengan duen eragina ere.

















































informazio gehiago lortzeko:




http://www.museobilbao.com/exposiciones/lazkano-154



lunes, 15 de noviembre de 2010

MURUETAko TEJERIA gunerako proposamena

Gure 2. ariketa honetan Muruetako tejeria gunean arituko gara, bertako elementuak aztertu eta sustatzeko bideak aurkitu behar direlarik. Gaur egun, Muruetako udala gune horri bizitasuna emateko nahian dabil ere eta horretako plan bat atera da gaur "el correo" egunkarian argitaratuta dagoena. Lagungarria izango delakoan hemen jartzen dut link-a:


lunes, 8 de noviembre de 2010

LAIDAko hondartzarako AISIALDI proposamena_ ideiaren garapena



Proiektu hau Urdaibai-en dagoen Laidako hondartzan planteatu da. Bertan naturaren presentzia handi bat sumatu daiteke, mendia ia itsasoraino ailegatzen baita, errepide batez bakarrik banandua. Tamaina txikiko hainbat eraikin ere aurki daitezke, gehienbat zerbitzu sektorera bideratuak.
Itasadarraren bestaldean gizonaren presentzia gehiago sumatu daiteke baina halan eta guztiz ere paisai paregabeak aurki daitezke.
Gure intentsioa hondartza eta parkina ezarrita dagoen plataforma artean harremana sendotzea da, kota hori erresago salbatzea. Hau bideratzea posible izateko ibilbide desberdinak sortu dira, kota desberdinetatik igaroko direnak eta horrela bistetaz ere gozatzea posible izango da.
Hasiera batean Ferraterrek Benidorm-en egin berri duen paseoan fijatu ginen. Paseo honetan forma kurboak erabiltzen dira eta ideia hori jarraituz gune desberdinak sortzen dira eta hondartzarako sarrerak egiteko aprobetzatzen dira. Horrekin plataformako hertz lineala apurtzea erabaki genuen. 

Ferraterren ideia:





























Forma natural bat eman nahi genion, Ferraterren olatuen ondak ematea planteatu zen baina azkenean harkaitzen forma jarraitzea erabaki genuen. Ondorioz, hertzan inklinazio desberdineko planoak ezarri dira harrien itxura emulatzen dutelarik eta arearekin kontaktu naturalagoa lortzen da. Era berean, forma hauek altuera desberdinetako guneak eta hondartzako sarrerak egiteko aprobetzatu dira.













hasierako ideia:









Guk nahi genituen ibilbideak egiteko aurkitu genuen beste arazoetako bat errepidea zen. Bideak jarraiak izatea nahi genuen, ostoporik gabe, programako elementu guztiak lotuz.  Beraz, erabaki genuen lehenengo puntuetako bat errepidea kurbatzea da. Honekin lortzen genuena trafikoa geldoagoa izatea eta gure proiektuan integratzea zen, izan ere, errepidea gure proiektuan disimulatuta geratzea zen helburua. Horretarako kotxeen ibilbidea markatzeko ez dira ohiko marraka erabili, tokia urbanizatzeko erabiltzen diren elementu desberdinak baizik: farolak, berdeguneak, kota aldaketak…
Bestalde, errepidea aldatzean ibilbideen arteko jarraitasuna apurtu egin zen maila batean. Soluzio baten bila karretera gainetik igaroko zen pasarela bat sortzea erabaki zen, pasarela hau gainera kota diferenteen eta elementu desberdinen lotura izango da, hegoaldean planteatu diren igerilekuetatik, bertan urarekin kontaktua handiagoa baita,  hasita iparraldeko dunaraino. Gainera, hauek mugatzeko ere balioko du eta  eraikinak presentzia handia hartu ez dezaten pasarela honen azpian kokatuko  dira, beirazko itxitura dutelarik. Pasarela honetan, plataforman moduean, altuera desberdinetan gune diferenteak sortzeko ideia jarraitu da, nibel bakoitzari erabilera bat emateko sentzasio ugari lortzeko nahian.

ibilbideen sorrera:




















errepide gaineko pasarela altuera desberdinetan antolatua:





























Ekipamenduak kokatzeko orduan haien erabilera hartu da kontutan. Horrela, taberna hondartzara pegatuta ezarri da, bertarako jaitsiera zuzena duelarik. Aldagelak, komun publikoak eta medikuaren lokala ere areiatik gertu kokatu dira eskura egon daitezen. Denda eta jatetxea, bestalde, menditik hurbilago kokatu dira lasaitasun gehiagoren bila.
Egiturari dagokionez altzairuzko perfil biribilak erabili dira ixtitura aske utzi delarik. Era berean, perfil hauek pasarela gainetik luzatu eta estalki batzuk planteatzeko aprobetxatu dira, baita farola moduan erabiltzeko, baita mahaiak eta ahulkiak eusteko ere.

egituraren adibidea eta estalkietarako erabilera:









































altzaera nagusia eta ebaketak:












3D-ak:








































espazioei eman zaizkien izaera diferenteak:



















LAIDAko hondartzarako AISIALDI proposamena_ laburpen panela



horri hau kalitate hobean ikusteko hemen dago lotura:

http://www.megaupload.com/?d=J33E65NT

martes, 5 de octubre de 2010

URDAIBAI_ populazioa azterketa

aurreko astean Urdaibai ingurutik ibilaldi bat egitera joan ginen klasekoak, bertan kurtsoan zehar hainbat proiektu egin behar ditugularik. leku desberdinak bisitatu genituen, atseginagoak, babestuagoak... baina denek sortu zuten sentsazioren bat gugan.
eta hori da hain zuzen gure lanean adierazi nahi izan duguna, leku bakoitzak guregan sortu dituzten inpresioak.
horretaz gain populazioa ere aztertu dugu, jende kopurua izugarri aldatzen delako urteko sasoiaren arabera eta honek proeiktuan garrantsi handia hartzen du.