lunes, 8 de noviembre de 2010

LAIDAko hondartzarako AISIALDI proposamena_ ideiaren garapena



Proiektu hau Urdaibai-en dagoen Laidako hondartzan planteatu da. Bertan naturaren presentzia handi bat sumatu daiteke, mendia ia itsasoraino ailegatzen baita, errepide batez bakarrik banandua. Tamaina txikiko hainbat eraikin ere aurki daitezke, gehienbat zerbitzu sektorera bideratuak.
Itasadarraren bestaldean gizonaren presentzia gehiago sumatu daiteke baina halan eta guztiz ere paisai paregabeak aurki daitezke.
Gure intentsioa hondartza eta parkina ezarrita dagoen plataforma artean harremana sendotzea da, kota hori erresago salbatzea. Hau bideratzea posible izateko ibilbide desberdinak sortu dira, kota desberdinetatik igaroko direnak eta horrela bistetaz ere gozatzea posible izango da.
Hasiera batean Ferraterrek Benidorm-en egin berri duen paseoan fijatu ginen. Paseo honetan forma kurboak erabiltzen dira eta ideia hori jarraituz gune desberdinak sortzen dira eta hondartzarako sarrerak egiteko aprobetzatzen dira. Horrekin plataformako hertz lineala apurtzea erabaki genuen. 

Ferraterren ideia:





























Forma natural bat eman nahi genion, Ferraterren olatuen ondak ematea planteatu zen baina azkenean harkaitzen forma jarraitzea erabaki genuen. Ondorioz, hertzan inklinazio desberdineko planoak ezarri dira harrien itxura emulatzen dutelarik eta arearekin kontaktu naturalagoa lortzen da. Era berean, forma hauek altuera desberdinetako guneak eta hondartzako sarrerak egiteko aprobetzatu dira.













hasierako ideia:









Guk nahi genituen ibilbideak egiteko aurkitu genuen beste arazoetako bat errepidea zen. Bideak jarraiak izatea nahi genuen, ostoporik gabe, programako elementu guztiak lotuz.  Beraz, erabaki genuen lehenengo puntuetako bat errepidea kurbatzea da. Honekin lortzen genuena trafikoa geldoagoa izatea eta gure proiektuan integratzea zen, izan ere, errepidea gure proiektuan disimulatuta geratzea zen helburua. Horretarako kotxeen ibilbidea markatzeko ez dira ohiko marraka erabili, tokia urbanizatzeko erabiltzen diren elementu desberdinak baizik: farolak, berdeguneak, kota aldaketak…
Bestalde, errepidea aldatzean ibilbideen arteko jarraitasuna apurtu egin zen maila batean. Soluzio baten bila karretera gainetik igaroko zen pasarela bat sortzea erabaki zen, pasarela hau gainera kota diferenteen eta elementu desberdinen lotura izango da, hegoaldean planteatu diren igerilekuetatik, bertan urarekin kontaktua handiagoa baita,  hasita iparraldeko dunaraino. Gainera, hauek mugatzeko ere balioko du eta  eraikinak presentzia handia hartu ez dezaten pasarela honen azpian kokatuko  dira, beirazko itxitura dutelarik. Pasarela honetan, plataforman moduean, altuera desberdinetan gune diferenteak sortzeko ideia jarraitu da, nibel bakoitzari erabilera bat emateko sentzasio ugari lortzeko nahian.

ibilbideen sorrera:




















errepide gaineko pasarela altuera desberdinetan antolatua:





























Ekipamenduak kokatzeko orduan haien erabilera hartu da kontutan. Horrela, taberna hondartzara pegatuta ezarri da, bertarako jaitsiera zuzena duelarik. Aldagelak, komun publikoak eta medikuaren lokala ere areiatik gertu kokatu dira eskura egon daitezen. Denda eta jatetxea, bestalde, menditik hurbilago kokatu dira lasaitasun gehiagoren bila.
Egiturari dagokionez altzairuzko perfil biribilak erabili dira ixtitura aske utzi delarik. Era berean, perfil hauek pasarela gainetik luzatu eta estalki batzuk planteatzeko aprobetxatu dira, baita farola moduan erabiltzeko, baita mahaiak eta ahulkiak eusteko ere.

egituraren adibidea eta estalkietarako erabilera:









































altzaera nagusia eta ebaketak:












3D-ak:








































espazioei eman zaizkien izaera diferenteak:



















No hay comentarios:

Publicar un comentario