lunes, 7 de febrero de 2011

BIOERAIKUNTZA eskola MURUETAN

Aurrekoan komentatu zen moduan, inguruko ikerketa egin ondoren, nekazaritza eta arrantza jarduera sustatzea izan da gure helburua eta edonork etekina atera ahal izatea ekintza hauetatik. Horrela, tejerian planteatu den bioeraikuntza eskolan  baratz bertikalak montatzen irakatziko dute. Izan ere, ortu hauen tamaina dela eta, ia edonork izan dezake honetiko bat.

Produktu hauek  inguruko jatetxeak hornitzeko balioko dute eta honen kontua eramateko kooperatiba bat proposatu da tejeriako gunean. Era berean ere, jatetxe bat eta azoka bat planteatu dira. Azoka horretan bertako produktuak salduko dira eta gunean dagoen jatetxera eramanda sukaldatu eta fresko jateko aukera dago, slow food-eko jatetxea deritzogularik.



Proiektuaren eskaeratako bat montatzeko erreza izatea delarik, leku batetik bestera eraman ahal izateko, modulo baten pentsatzen hasi ginen. Modulua ezartzeko tamaina minimoan pentsatu zen. Programak espazio handiago bat eskatzen badu moduluak gehitzeko aukera dagoelarik.

Moduluaren forma triangeluarra delarik, horretiko hainbat elkartzerakoan forma desberdinak sortu daitezke: S formak, borobilak, zuzenak, altuera desberdinetakoak…lekuaren eta programaren arabera.





Hasierako modulua hiruki “perfektua” zen argiztapena zein aireztapena alde estutik bakarrk egin zitekeelarik. Baina moduluan onura bat egiteko nahian triangeluaren punta zabaldu egin da eta horrela 4 alde sortu zaizkio. Zabaldutako alde honek 1m-ko zabalera izango du, argiztapena, aireztapena eta pertsonen pasoa ahalbidetzeko, eta horren ondorioz, moduluak batzeko era gehiago sortzen dira ere.


Moduluaren monatia erreza, azkarra eta sinplea izan behar zelarik egurrezko piezez osatuta egongo da, bata bestearekin enkajatzeko aukera izango delarik, inolako torlojuren beharra egon gabe.



Horretaz gain, eraikinaren beharren arabera, erabilerak eskatzen duenagaitik, pareta desberdinak erabiliko dira: horma itsua, lehioduna (argia kontrolatzeko store moduko bat izango duena, era berean persiana baten moduan igo daitekeena eta argia guztiz sartzen utsiko duena edo egur oholak biratuta argiaren sarrera ekidituko duena edo oholen inklinazioaren arabera argi kantitate bat igarotzea ahalbidetuko duena), atea duen modulua eta barandilakoa.


Gure modulua ain malgua delarik, banaketa aukera desberdinak egin ziren forma diferenteak sortuz, hoberen funtzionatzen zuen forma aukeratzeko.


Analisi honen ondoren, eraikin zuzenak hoberen funtzionatzen dutenak direla uste dugu, hau dela medio, tejeriako gunean erretikula bat proposatu da eta programaren arabera moduluak gehitzen joango direlarik. Gainera, denbora igaro ahala eraikinaren bat handitzea behar bada moduluak gehitzea baino ez dago.



Oinaren antolamendua egiterakoan eraikinak ekialdetik mendebaldera ezarri dira hegoaldera fatxada irekia proposatu delarik eta iparraldera itsua, argi naturala eta bistak aprobetzatzeko. Eraikinaren arteko komunikazioak hauei perpendikular jarri dira.

Eraikinak kokatzeko orduan programa izan da kontutan. Horrela bi bide sortu dira:

Alde batetik bertako eskolara ikesten ailegatuko direnak. Trenetik jaitsi eta tejeriaren atzetik pasatuko direnak. Bertatik eskolara ailegatuko dira. Lehengo  bulegoekin egingo dute topo ( behealdean idazkaritza eta goiko solairuan bulegoak, bilera gelak eta komunak daudelarik), ondoren, aldagelak eta komunak egongo dira, praktikak egiteko erropa aldatzea izango delako, eta azkenik praktika eta teoría klaseak egongo dira baratzekin batera.

Beste bidea bisitariek egingo dutena da. Trenetik jaisterakoan azoka egongo da ikusgai bertan ekoiztutako proiektuak erosteko aukerarekin. Ondoren sukaldea egongo da, non azokan erositako produktuak sukaldatuko dizkizute. Hemetik pasilo baten bitartez lotura zuzena izango da taberna eta jatetxearekin (eskailera batzuen bitartez goiko solairuan egongo dena); pasilo horretan komunak kokatu dira ere. Zerbitzariek eskailera aparte batzuk izango dituzte jantokira igotzeko, ibilbidean bezeroekin bat egin ez dezaten.

Eraikin honen aurrean areto nagusia kokatu da, tejeria hartuko duena eta bertan produktuen ekoizpenari buruz azalpenak eta erakusketak egongo dira.

Bi ibilbide hauek batzen diren puntuan baratzak ezarri dira plantetatutako moduarekin egoteko leku lasai bat sortzen dutelarik. Dena pérgola baten moduan antolatu da eta modulu batzuei 0.45 metroko altuera eman zaie eserleku funtzioa egin dezaten. Gainera, gune desberdinak bereizteko, baratza bertikalak erabiliko dira horma funtzioa egingo dutenak.


oina



ebaketak

a-a' ebaketa


b-b' ebaketa


3-D ak



























No hay comentarios:

Publicar un comentario