lunes, 28 de noviembre de 2011
martes, 8 de noviembre de 2011
lunes, 3 de octubre de 2011
jueves, 29 de septiembre de 2011
kurtso berriaren hasiera
2011-2012 kurtsoa asi delarik, aurten ere bloga erabiliko dugu gure proeiktuak eskegitzeko. Oraingoan Baionako hirian kokatuko garelarik, ea zer suertatzen dan.............
martes, 31 de mayo de 2011
domingo, 22 de mayo de 2011
4.3_Baldatika.Entrega
A.PROGRAMA
Baldatika auzoaren garapenerako, gure proposamena antzinako zentral elektrikoaren berreskuratzean oinarritzen da funtsean. Zentral hau martxan jartzeko auzokideen ELKARLANA planteatzen da.
·Bilera aretoa
·Zentral ·Langile gehiago ·Aterpetxea
hidroelektrikoa ·Komunikazioen hobetzea ·Errepide
moldaketa
·Biztanle gehiago ·Etxebizitza gehiago ·Eraikin berriak
·Zerbitzu berriak ·Denda
·Mediku/albaitari
kontsulta
·Haurtzaindegi/
ludoteka
C.ESPAZIO PUBLIKOA
Baldatika auzoguneak badu jada espazio publiko nagusi bat, egungo elizatxoaren alboan kokatzen dena; baina ez du erantzun egokia ematen: egungo elkartea Foruako biztanleek erabiltzen dute gehienbat, eta eliza eta plazako baserria egoera kaxkarrean daude.
Gure proiektua, Baldatika auzoaren osotasunean (Oleta eta zentrala ere barnean hartuz) planteatzen bada ere, gune zentral honen garapenean sakondu dugu gehiago. Egungo egoeratik abiatuz, lehen aipaturiko eskaera berriei erantzun egokia emateko beharrezko akzioak burutuz:
BEGIRALEKUAK
Ez dugu plaza itxi bat planteatu nahi izan, Baldatikatik ikusten diren bistak paregabeak iruditzen zaizkigulako. Gainera, plaza nagusiak, zein azpimailako espazioak hegoalderantz orientatuak daude.
OINA ETA SEKZIO OROKORRAK
ELIZA-ATERPETXEA
Harrizko kargahormak mantendu ditugu, baina teilatua zertxobait altxa diogu, albo baterantz luzatuz eraikinaren handitzea ahalbidetzeko.
Eraikin zaharraren barnean, aterpetxearen espazio amankomunak planteatu dira, eta eranskinean, aldiz, logelak eta komunak. Horrez gain, espazioari aberastasun handiago emateko, bi altueratako espazioa sortu da, goiko solairura ere igotzeko aukerarekin
Bestalde, argiztapenari ere ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu gara, alboko eta sabaiko leihoak jarriaz.
E.IRUDIAK
F. A1PANELAK
Baldatika auzoaren garapenerako, gure proposamena antzinako zentral elektrikoaren berreskuratzean oinarritzen da funtsean. Zentral hau martxan jartzeko auzokideen ELKARLANA planteatzen da.
Honek suposatuko lituzkeen abantailak eta ondorioak izango dira gure proiektuaren xedea:
- Alde batetik, bizimodu aldaketa: auzokideek elektrizitatea doan izango dute egindako lanaren truke eta heuren arteko harremanak sendotzea lortuko da, auzoariizaera dinamikoago bat emanez.
- Eta bestetik, aldaketa fisikoa: Baldatikak eskeinitako aukera berriei esker, lanpostu eta etxebizitza berriakagertuko dira auzoaren inguruan. Guk garapen bilakaera hau Oleta auzoaren inguruan ere proposatzen dugu, zentral elektrikoarekin, garai bateko auzoen arteko harremanak eta komunikabideak ere indartu nahi ditugulako.

B.PLANTEAMENDU OROKORRA
Auzoaren garapen bilakaera planteatuta dugularik, egoera berriak izango lituzkeen beharrak aztertzeari ekin diogu.
EGOERA BERRIA BEHARRAK ERANTZUNA
Auzoaren garapen bilakaera planteatuta dugularik, egoera berriak izango lituzkeen beharrak aztertzeari ekin diogu.
EGOERA BERRIA BEHARRAK ERANTZUNA
·Lankidetza ·Biltzeko espazioa ·Espazio publikoa
(plaza/frontoi/putzua)
·Elkartea·Bilera aretoa
·Zentral ·Langile gehiago ·Aterpetxea
hidroelektrikoa ·Komunikazioen hobetzea ·Errepide
moldaketa
·Biztanle gehiago ·Etxebizitza gehiago ·Eraikin berriak
·Zerbitzu berriak ·Denda
·Mediku/albaitari
kontsulta
·Haurtzaindegi/
ludoteka
C.ESPAZIO PUBLIKOA
Baldatika auzoguneak badu jada espazio publiko nagusi bat, egungo elizatxoaren alboan kokatzen dena; baina ez du erantzun egokia ematen: egungo elkartea Foruako biztanleek erabiltzen dute gehienbat, eta eliza eta plazako baserria egoera kaxkarrean daude.
Gure proiektua, Baldatika auzoaren osotasunean (Oleta eta zentrala ere barnean hartuz) planteatzen bada ere, gune zentral honen garapenean sakondu dugu gehiago. Egungo egoeratik abiatuz, lehen aipaturiko eskaera berriei erantzun egokia emateko beharrezko akzioak burutuz:
Modu honetan, espazio publiko zabalagoa lortzeaz gain, maila ezberdinetan banatzea proposatzen da espazio eta sentsazio ezberdinak sortuz.
UR PUTZUA
Zentral hidroelektrikoak beharko duen ur depositoa Baldatikan kokatzen denez, beste erabilera bat ematea eta espazio publikoan txertatzea proposatzen da. Udarako egun beroetan freskatzeko balioko duen ur putzua planteatzen dugu, inguruan etzateko belardiak eta oinezkoentzako zurezko pasarelak ipiniaz.

FRONTOIA
Gaur egun elizarekin dagoen kota aldaketa nahiko handia denez, eustorma lanak egingo dituen frontoi txiki bat proposatzen da. Honek, plazari amaiera emango dio batetik, eta elizaren alboan espazio erabilgarri berri bat sortzen da. Frontoiaren irisgarritasuna bi modutara bermatzen da; ur putzuaren kota beretik eta plaza nagusitik jeisten diren gradetatik.
Gaur egun elizarekin dagoen kota aldaketa nahiko handia denez, eustorma lanak egingo dituen frontoi txiki bat proposatzen da. Honek, plazari amaiera emango dio batetik, eta elizaren alboan espazio erabilgarri berri bat sortzen da. Frontoiaren irisgarritasuna bi modutara bermatzen da; ur putzuaren kota beretik eta plaza nagusitik jeisten diren gradetatik.
BEGIRALEKUAK
Ez dugu plaza itxi bat planteatu nahi izan, Baldatikatik ikusten diren bistak paregabeak iruditzen zaizkigulako. Gainera, plaza nagusiak, zein azpimailako espazioak hegoalderantz orientatuak daude.
OINA ETA SEKZIO OROKORRAK
D.ERAIKINAK
Baldatikako gune zentral honetan kokatzen diren bi eraikinen berreskuratzea eta berrerabiltzea proposatzen da, auzo berriaren beharrei erantzuna emateko. Alde batetik, plazari fatxada ematen dion baserri handia berritzea erabaki da, barnean, gure programa antolatuz. Eta bestetik, elizari sabaia kendu eta hegoaldeko fatxadan anpliazio bat egiten diogu, barnean aterpetxea sartu ahal izateko.
BASERRIA-HERRIKO ETXEA
Baserriaren jatorrizko itxurara bueltatzea izan da lehenengo helburua, beraz, aurrealdean eta albo batean zeuzkan gehigarriak kendu dizkiogu.
Plazara ematen duen sarrera nagusiaz gain, ipar-ekialdeko fatxadan bigarren sarrera bat proposatzen dugu, goiko solairura sartzeko, teilatu pixkat altxatuaz
Baldatikako gune zentral honetan kokatzen diren bi eraikinen berreskuratzea eta berrerabiltzea proposatzen da, auzo berriaren beharrei erantzuna emateko. Alde batetik, plazari fatxada ematen dion baserri handia berritzea erabaki da, barnean, gure programa antolatuz. Eta bestetik, elizari sabaia kendu eta hegoaldeko fatxadan anpliazio bat egiten diogu, barnean aterpetxea sartu ahal izateko.
BASERRIA-HERRIKO ETXEA
Baserriaren jatorrizko itxurara bueltatzea izan da lehenengo helburua, beraz, aurrealdean eta albo batean zeuzkan gehigarriak kendu dizkiogu.
Plazara ematen duen sarrera nagusiaz gain, ipar-ekialdeko fatxadan bigarren sarrera bat proposatzen dugu, goiko solairura sartzeko, teilatu pixkat altxatuaz
ELIZA-ATERPETXEA
Harrizko kargahormak mantendu ditugu, baina teilatua zertxobait altxa diogu, albo baterantz luzatuz eraikinaren handitzea ahalbidetzeko.
Eraikin zaharraren barnean, aterpetxearen espazio amankomunak planteatu dira, eta eranskinean, aldiz, logelak eta komunak. Horrez gain, espazioari aberastasun handiago emateko, bi altueratako espazioa sortu da, goiko solairura ere igotzeko aukerarekin
Bestalde, argiztapenari ere ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu gara, alboko eta sabaiko leihoak jarriaz.
E.IRUDIAK
F. A1PANELAK
miércoles, 20 de abril de 2011
4.2_BALDATIKA auzoaren GARAPEN prozesua
Aurretik planteatutako programari begirada bat botata, gure proiektua zentral hidroelektrikoa eta honek ekarriko dituen aldaketen bidez auzokideen harremanak estutzean zentratu dugu.
Horrela, planteatzen dena zentrala berreskuratzea eta martxan jartzea da. Ideia auzo horretara bizitzen doazenak elektrizitatea debalde edukitzea da, astean behin zentralaren ardura hartzearen truke.
Zentrala ez da Baldatika auzoan bertan kokatzen, erreka ondoan baizik, auzotik 150 m-ko desnibela dagoelarik. Auzoan bertan kokatzen dena ur jauzia da, aurrerago komentatuko dugun moduan, beste erabilera bat gehituko dogunari, eta hemetik diametro handiko tutu bat jaitsiko da zentraleko turbinaraino eta bertako generadore eta transformadoreen bitartez elektrizitatea sortuko da. Sortutako elektrizitatea ur saltotik zentralerainoko altuera eta ur emariaren araberakoa izango da. Auzo txikia izanik elektrizitate nahikoa sortuko da bertako guztien beharrak asetzeko.
Ur saltoa, auzoan, 1 metro altuerako paretaz inguratutako zulo baten moduan ikusten da eta gaur egun elkartea denaren ondoan kokatzen da. Elkarteak, elizak eta erdi erorita dagoen baserri batek plaza moduko bat osatzen dute kotxeak aparkatzeko erabiltzen dena. Gure intentzioa gune hau auzokideen batzeko tokia izatea da eta honen ondorioz haien harremanak indartzea.
Depositu honen kokalekua dela eta, eraberritzearekin batera erabilera bat ematea ere pentsatu dugu. Udaran, igerileku funtzioa emango zaio, ur saltoaren eta igerilekuaren zatiak behar bezala bananduz, ur-saltoaren presioak jendea ez kaltetzeko. Bestalde, neguan ere, inguruko berdegune eta espazio egokituak erabili ahalko dituzte.
Horrez gain, bertan kokatzen diren eraikinak ere aztertu dira eta haien balioa erabaki da. Elkartea, antzinako eskola bat da, gaur egun kanpoko jendeak bakarrik erabiltzen duena eta auzoari ezer ez eskeintzen diona. Ondorioz, hau botatzea erabaki dugu eta horrela plaza zabaldu hegoalderuntz, bista paregabeak lortuz.
Elizari dagokionez, oso egoera kaxkarrean aurkitzen da, egun ezin daiteke barrura sartu erortzear dagoelako. Gure ideia hau hustea eta berrikuntza bat eginez beste erabilpen bat ematea da. Kasu honetan, auzora familia gehiago joango direnez eta honek umeak ekarriko dituenez, haurtzaindegi bat proposatu da.
Plazan kokatzen den baserrian ere berriztapena proposatu da. Erdi erorita dagoelarik egitura berria jorratu beharko da eta plazari hobeto egokitzeko denborarekin atzikitako gehigarriak ezabatuko dira. Bertan, HERRIKO ETXEA planteatzen dugu. Bere gain, elkartea, bilera aretoa, mediku kontsulta, eta bestelako erabilera amankomunak hartuko ditu.
Tratatu beharreko beste puntu garrantzitsu bat plazaraino ailegatzen den bidea da, zentrala, beheko Olabe auzoa eta Baldatika lotzen dituena. Bi auzoen arteko garai bateko erlazioa berreskuratzea da helburua. Plazatik, autoak igaro ahalko dira, baina ez da lurzoruan bide tramarik agertuko; plaza errepideari gailenduko baitzaio.
Plaza edo eremu publikoaren inguruko kota aldaketa aprobetxagarria izateko, bi nibel ezberdinetan planteatu da espazioa, 3 m-ko aldaketa dagoelarik. Elizaren alboan, frontoi txiki bat jarri da, eustorma funtzioa izango duena eta aldi berean, haurreskola aurrean gune bat sortuko duena. Plaza nagusia eta frontoiaren lotura, eskailera eta grada bitartez egin da. Grada hauek frontoira emateaz gain, hegoaldeko orientazioa dute.
Kota ezberdintasuna aprobetxatuz, espazio nagusiaren azpikaldean gune estali bat ere proposatu da, Euskal Herria oso toki euritsua izanik, eguraldi txarra egiten duen egunetan ere jendeak biltzeko aukera izan dezan. Gainera beheko begiralekuarekin harreman zuzena dauka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)