lunes, 7 de marzo de 2011

EREÑOKO HARROBIA. panela

EREÑOKO HARROBI GORRIA

proeiktua gauzatzeko lekua berezia izanik, lehenik eta behin gunearen azterketa bat egin da. nola heldu, maila desbedinak, ikuspegia...
horrela harrobira kostako errepidetik ailegatzen dela jakin dezakegu, eta harrobira bertara ailegatzeko errepide estu bat dago, errepide honen bitartez kotxea behean laga daiteke (harrobiko sarreran) edota bidea jarraituz goragoko kotatara ailegatu gaitezke, bertan kotxeentzako leku askorik ez badago ere.
begetazioari dagokionez ugaria da, izan ere urteak dira harrobia ez dela erabiltzen eta horren ondorioz landareak lekua hartzen dabiltza. horretaz gain zuhaitz ugari daude inguruetan, bai hostogalkorrekoak eta bai iraunkorrekoak, pinua nagusi bada ere.
inguruak alde batera utzita eta harrobian bertan sartuta orokorrean hartzen dan sentzazioa zulo batean kokatuta zaudena da. plataforma ugari aurki ditzzakegu azalera desberdinetakoak, aurrerago proiektuan ekintzak proposatzerakoan kontutan izan beharko dana, izan ere, plataformak duen azaleraren arabera ekintza batzuk edo bestea gauzatu ahalko dira bertan.
baina plataforma lau hauetaz gain badago gune maldatsu bat harrobiaren erdialdean, bere ezaugarriak direla medio beste ekintza batzutarako balio ahalko duena, ciclocrossean aritzeko besteak beste. gainera harrobiaren horman, antzina harria ateratzeko era zela eta, plataforma estu batzuk sortu dira, bertan jendea ibili daitekeela eta ikusle moduan kokatu daitekeela, ekintzarik jorratu ezin bada bertan ere.
harrobian aurkitu ditzakegun beste elementu batzuk eraikinak dira,  nire proiektuaren ezaugarriak direla eta biltegi moduan erabiliko direnak, beheko marrazkian beltzez agertzen direnak izan ezik. eraikin bakoitzari erabilera ematerakoan saiatu da biltegiak sakabanatuak kokatzen eta beste jardueratako eraikinak gutxi gora behera harrobiaren erdialdean kokatzen denetik gertu egoteko. beltzezz margotutako eraikinek aldagela, komun eta ur depositoa gordetzeko funtzioak dituzte. ondoan dauden biak aldagela eta komunak dira, harrobiaren erdialdean kokatzen direlarik eta apur bat aparte geratzen dena ur depositoa gordetzeko erabiliko da, sarreratik gertuen kokatzen dena denez arazoak egotekotan teknikoak bertara sartzeko erreztasuna izan dezaten.

inguruko azterketa


plataformen aretko komunikazioari dagokionez, iadanik bideak eginda daude eta proiektu honetan proposatzen dena hauek egokitzea da, babesak sortu eta iluminazioa ezarri. baina horretaz aparte egia da plataforma batzutara ailegatzeak zailtasun asko dituela, ondorioz plataforma altuenak eta kanoikoa ekintza eta pertsona jakin batzuetarako erreserbatuko dira, eskalada, parapentea...bertara ezin izango da edonor gerturatu. gainerako plataformei dagokienez badaude ailegatzea zailtasun maila erdikoa direnak baina edozein ailegatzeko modukoak dira eta proiektuan ezarritako babesa eta iluminazioarekin ez dago inolako arazorik bertara gerturatzeko, beraz, esan daiteke gainerako guneak publiko guztietarako direla.

zailatsun maila

                    horia -> erreza
                    urdina -> ertaina
                    gorria -> zaila


ekintzak proposatzerakoan garrantzitsu da ikuslearen papera, hauek non kokatu eta jardueran aritzen diren pertsonekin duten harremana, batera egongo diren, banatuta egongo diren, maila desberdinek eskeintzen duten ikuspegia...
hau dana jakiteko azterketa bat egin da.

oinean azterketa:


ebaketen bidez aztertuta


bueno eta iada proiektuaren ideian sartuta

gunearen ezaugarrika direla eta interbentzio minimoa egin nahi izan da. erretikula moduko bat sortu da, non gurutze puntu bakoitzean farola bat kokatuko da, argiak indar handia hartuko duelarik. beraz, gu bertara gerturatzean farola sare batekin egingo dugu topo eta dagoen ekitaldiaren arabera eta jendea nora biderau nahi denaren arabera soka batzuk ezarriko dira gune desberdinak sortuz. horrela beste momentu baten beste ekintza bat antolatu nahi bada sokak kendu eta zure interesen arabera berrezarri daitezke. horretaz gain, ekitaldi masibo bat aurreikusia badago, kontzertu bat edo dana dalakoa, soka guztiak kendu daitezke eta biltegietan gorde. horrela jendeak ez du inolako ostorik aurkituko eta gune zabal eta libre batekin egingo du topo. farolak direla medio, gabaz ere ekintzak antolatu ahalko ziren, beraz, harrobiari 24 orduko erabilera ematen diogu.
bestalde arazo bat aurkitu da sare honekin, izan ere, farolak kokatzerakoan neurri batera mugatzen ditugu ekintza guztiak eta adibidez sakibaloi partidu bat ezin izango zan antolatu farolen arteko tarte txikia dela eta. honi soluzioa emateko erretikula mantendu da, puntu bakoitzaren artean 3 metroko distantzia dagoelarik, baina farolak kendu eta ipintzekoak izango dira, hau da, sokez gain farolak ere biltegietan aurkituko dira eta ekitaldiaren arabera batzuk edo beste ezarriko dira. 
halan eta guztiz ere batzuk finko mantenduko dira, oinean beltzez lotuta agertzen direnak, hauek iluminazioa arazoaz ekiditzeaz gain bidea markatzeko ablio izango dutelarik, eta bide batez barandila funtzioa ere izango dute.
gainera farolan kontuari joko gehiago emateko nahian, pentsatu da elementu minimoa makil bat izatea eta horren bidez , faroletaz gain, aukera desberdinak lortzea: mahaik, sonbrilak, ahulkiak... haien artean konbinazioak ere egin daitezkelarik.
proiekua guztiz malgua izan daiten edozein pertsonak makil eta gainerako elmentu hauek kokatzeko pentsatu dira, biltegietatik lekurainoko garraioa makilek dituzten gurpil batzuen bidez egingo delarik eta gunean kokatzeko lurrean sarea osatzen duten zuloei tapa kendu eta bertan sartuko dira.
montaiari dagokionez, mahai, ahulki edo edozein elemntu gehitu nahi baldin abda, dana neurrira eginda egongo da eta tokian mantenduko da egokitzeko aukera duen eraztun  baten laguntzari esker.
materialei dagokienez metal arinezkoak izango dira, garraioa erreza izan dadin eta era berean klima edo talka edo beste zirkustantziei aurre egiteko gai izan daiten.




makilaren aukera desberdinak


egin daitezkeen konbinazio desberdinak


montaia


garraioa


sonbrillak zabaldu eta zarratzeko mekanismoa: manibela

tamaina handiko sonbrilak zabaldu eta zarratzeko ( kasu honetan 3 metro neurtzen ditu alderi alde) mekanismorik egokiena manibelarena da, izan ere indar gutxi behar da eta ondorioz ume batek ere zabaldu dezake. 
manejoa erosoa eta segurua da. zabaldu edo zarratzerakoan manibela edozer gauzagaitik soltatzen bada sonbrila automatikoki frenatu egingo da


sokak

elementu hauek bideak zehazteko eta ekintza guneak zarratzeko erabiltzeaz gain euren kokapenaren arabera beste funtzio batzuetarako ere izan daitezke, adibidez barandila moduan edota komunikazioa bertikalak egiteko.


oinak:

eguneko oina

egunean zehar ekintza desbedinak plateatu dira, batez ere kirolarekin lotuta daudenak, baina bertara lasaitasun bila ere joan zaitezke: eguzkia hartu, jan, irakurri, zinea, antzerkia...
planteatu diren kirol ekintzen artean, ailegatzea zaila den guneetan eskalada eta parapentea proposatu dira, erdiko gune maldatsuan bizikleta karrerak eta akrobaziak eta beste plataforma lauetan futbola, saskibaloia... planteatu dira, bestalde, lehen aipatu den moduan, proiektua malgua izateko dago pentsatua eta ondorioz ekintza hauek aldatu daitezke.


gabeko oina

farolak ezarriz, gaueko argitasunari hainbeste garrantzia emanda, gaueko ekintzak proposatu dira ere.
adibidez bertan gaua pasatzeko aukera dago, makilak edozeinek montatzeko aukera dagoenez, mahaiak, sonbrilak, ahulkiak...eskuragai daude. ondorioz, leku aproposa da egun batzuk pasatzera joaateko kanpin dendarekin. 
gainera, inguruak ere aukera asko ematen ditu, izan ere, itsasoa gertu dago baita santimamiñeko kobak ere.
beraz, urdaibai inguruan turismoa sustatzeko beste aukera bat da.
honetaz gain, gauetan beste ekintza batzuk ere proposatu ahalko ziren: kontzertuak, zinera saioak... guzti hau leku berean lo egiteko aukerarekin, zeinek jende gehiago animatuko zuen horra gerturatzen.
gainera kañoian dantza iksukizun bat plateatu da, horma bertikal batean egiten dena ain zuzen ere. dantzariak soka batzuez helduak paretan kontra dantza egiten dute.( dantza hau santo domingo de la calzadako katedralaren hormaren kontra egiten da urtero)


                    montai batzuk

                                   pareteko dantza



                                   kamping-a


harrobian komunak eta aldagelak planteatu direlarik uraren arazoa ere sortzen da, nola lortu ura eta nola kanporatu, lehenengorako aurretik aipatu den moduan ur deposito bat ezarriko da, berogailu eta guzti komunetan ur beroa egon dadin. ur zikinen konturako fosa septikoa da soluzioa, isolatutako baserrietan egiten den monduan.

ur hornidura


aipatu berri den bezala, gune isolatua da eta ez daukagu herriko ur sareko hornidurarik, beraz, ur depositoa da bide bakarra komunetako arazoa ekiditzeko. konketan ur beroa egon daiten ere berogaillua ezarriko da. 
elementu guzti hauek, hasieran komentatu den moduan harrobiko beheko sarreratik gertuen dagoen eraikinean kokatuko dira, akatzik egotekotan teknikoen sarrera erreza izan daiten.

ur kanporaketa


bizi gabeko gune bat izanik herriko ur zikin sarea ez da bertatik igarotzen, honen ondorioz eta komun bat instalatu denez, fosa septiko bat izango lizatke soluzioa, baserri isolatuetan egiten zen antzera

banaketak


ebaketak



           A-A' ebaketa (eguneroko ekintzak, eguneko ebaketa)


B-B' ebaketa (eskuz egindakoa, lekua aztertzeko)


C-C' ebaketa


D-D' ebaketa ( ekitaldi masiboa, gaueko ebaketa)