domingo, 26 de septiembre de 2010

LAND ART erakusketa_KOLDO MITXELENA

Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian ikusgai egon da LAND ART-ri buruzko erakusketa bat.

Bertan zaudela nabarmentzekoa da faktore batek lan askotan daukan garrantzia: DENBORAk. Gerry Schumek ondo adierazten du hau bere bideoetan, adibidez, "a hole in the sea" filmean urak lurrari hartzen dion lekua erakusten da urtak aurrera doazen einean.

Beste adibide bat Richard Long-en lana da, naturako elementuak erabilita (makilak, harriak...) forma geometriko sinpleak sortzen ditu.

Lan honetan makilak agertzen dira, aurrez ongi pentsatutako era batean, eta egunaren une batean, eguzkiak sortutako itzalen bitartez, lerro jarrai bat sortuko da. Baina aurretik esan den moduan, naturaz aparte, beste faktore oso garrantzitsu bat ere dago tartean, denbora, izan ere emaitza hau eguneko une batean besterik ez da lortuko.

Agnes Denes-en lana ere aipatzekoa da. Manhattanen landatutako garia adibidez. Urteko epearen arabera gariaren egoera aldatu egiten da eta honek ere paisaian aldaketak ekartzen ditu.

2010-2011 kurtsoa

orain arte ez bezala, aurten proiektuak izeneko asignatura honetan, bikoteka aritzeko aukera izango dugu. aurreko urteetan proiektuak oso pertsonalak ziren, bakoitzak bere hautaketak egiten zituen eta bere bidea jarritzen zuen. honek ez du esan nahi orain ez direla pertsonalak izango, bakoitzaren ideia beti hor egongo delako, baina oraingoan estilo desberdinen emaitza izango da, bakoitzak berea baitu. honek emaitza oso interesgarri batera eramango gaitu ideia desberdinen nahasketa bidez.